Memeak / Memes

Zer da meme bat? Meme bat ideia, kontzeptu edota egoera bat deskribatzeko sortzen den erreplika elementuari deritzo. Meme bat erreplikatzeko, hau da, ideia hori garatu eta moldatzeko gaitasuna da memea beraren ezaugarri garrantzitsuena, hain zuzen ere. Gaur egun, sare sozialei esker masiboki hedatzen ari dira. Publizitate biralarekin ere lotua izan ohi da askotan. Oso arrakastatsuak dira gaur egun eta denok ikusi eta zabaltzen ditugu.

Hona hemen Memelius jauna "Towy"-k eginiko bideo xelebre hau. Hortxe esplikatzen da nola egin daitekeen meme bat!!!

<iframe width="640" height="360" src="https://www.youtube.com/embed/9Ll6exsvM7A" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>

https://es.wikipedia.org/wiki/Meme_de_Internet


Adibiderik ba al dago? Bai, asko gainera. Hortxe gutxi batzuk euskara hutsean:

Irudi bat edo bideo bat izan behar du nahi ta nahiez? Ez du zertan horrela izan behar :) Lanek ezaugarri hauek izan ditzakete: irudi hutsezkoa, irudia eta testua, irudi sekuentzia bat, bideoa edo irudia mugimenduan (soinuarekin edo gabe), audioa edo soinua bakarrik izatea edo bestelakorik (twitter kontu oso bat, adibidez) ere onartuko litzateke. Ia-ia edozein formatuko ekarpena edo lana izan daiteke beraz, ezta? Ausartu, ea zer egiteko gai zaren!